Nepaleko emakumeek asko sufritzen dute hilerokoarekin daudenean, han hainbat tradizio dituztelako hilerokoarekiko.

Lehenengo hilerokoa edukitzerakoan, gutxi gorabehera 11-12 urterekin, ohianera bakarrik joan behar dira hamar egunez. Neskatxa askok han hiltzen dira. Gainera emakumeek erregela dutenean ezin dute bizitza arrunta egin, pentsatzen da hilerokoa duen emakume batek ikutzen dizunean jainkoa zurekin haserretzen dela, eta horregatik ezin dute mahi berdinean jan, ur berdinetik edan ezta bere familiarrkin bizi ere. Neska gazteak hilerokoaren daudenean ezin dira eskolara joan, hau oso txara da beraientzat hilero 7-10 klase egun galtzen dituztelako. Hau urte osoan klase asko dira. Hainbeste klase galtzen dituztenez bere beste ikaskideekiko asko atzeratzen dira, eta joateari uzten diote. Honen hondorioz neskak ez dituzte ikasketarik.

Irakurri duzunez, emakumeek hilerokoa dutenean berain etxebizitzetatik joan behar dira, baina nora doazte? Emakumeek «goth» batera joaten dira, buztinez egindako kabina moduko bat, hemen emakume asko hiltzen dira, bereziki hotzarengatik. «Goth»etan emakume asko egoten dira, hau da, komunitarioak dira. «Goth»ak ez dira etxe seguruak, hau da, ez dute lurrik, eta emakume asko animaliengatik ere hil egin dira. Etxetxo hauek 2005. urtean debekatu ziren, baina erabiltzen jarraitzen dituzte.

AMBAREN ISTORIOA:

Amba 35 urte zituen bere bi semeekin hil zenean. Heriotzaren gau hartan, izozte handi bat erori zen, eta haurren amak, Ambak, su hartu eta berotu egin zuen, leihoik gabeko txabolean. Hurrengo goizean, Ambaren amak txabolaren atea ireki zuenean, hirurak hilda aurkitu zituten. Herriko poliziak dio asfixiaz hil zirela

ISHUREN ISTORIOA:

Ishuk 14 urte ditu, eta, beste guztiak bezala, etxetik urrun bidaltzen dute hilekoa duenean. Hilekoa izateko beldur da, txabolaren barruan bakarrik geratzea gorroto baitu. Ishuren esanetan, «ni bizi naizen gotha lokatzez eginda dago». «Ez du leihorik eta gauez beldurra sentitzen dut. Izututa nago suge, mamu eta bortxatzen saiatzen diren gizonez»

Historio hauen bezala milioika daude, eta hau oraindik gertatzea lotsagarria da.