Nepalen tradizio asko daude, baina tradizio honek behartzen ditu neska oso txikiei jainkosetan bihurtzea. 3 edo 5 urterekin aukeratzen dituzte eta haur txiki hauek ezin dute beraien haurtarotaz disfrutatu ,ezin dute beraien lagunekin hitz egin edo jolastu, ezin dituzte lagun berriak egin edota inorrekin hitz egin. Haurtzaroa oso garrantzitsua da umeentzat, bere bizitzaren hasiera baita eta asko disfrutatu behar dute gero nerabezarora iristeko. Ez da normala neska oso txiki bati behartzea tenplu batean isolatuta egotea eta kanpoko jenderekin hitz egitea debekatzea. Tenpluaren logela batean bizi dira beraien familiarekin. Ezin dute beste pertsonekin komunikatu edota eskolara joan. Bere gurasoek tenpluan irakatsi behar diete eta egia esanez, irakasten dieten ikasketa maila oso eskasa da. Agian neskatxek nahiagoko lukete ikastolara joan, eta ikasteko aukera izatea, baina jainkosak direnez ezin dute.

Esan dugunez, 3 edo 5 urtekin hartzen dituzte eta hilekoa iristerakoan, dena amaitu da. Neskek ez dute jakingo nola bizitzen den munduan, mundutik isolatutak egon baitira, haur hauei ez diete irakasten nola den bizitza templuaren kanpotik, eta ateratzerakoan beraientzat aldaketa andia da, txikitatik bedeinkatu dituztelako eta emakume bihurtzerakoan inork ez die bedeinkatuko. Haur hauetako bat esan zuen bezala, urte bat eraman zion bizitza «normalera» bueltatzea.

Hau dena esanda, argi utzi nahi dugu ezin dela ume bat haurtzrorik gabe utzi, ez da justua neska bati bere haurtzaroa kentzea eta beste batek berea bizitzea, zeren kumariak edo haur jainkosak 10 urtez gelditzen dira jaikosaren bizitza bizitzen, hilekoa iritsi arte. Agian neska txiki bat da baina bere eskubideak dauzka. Zergatik ez dute jartzen mutil bati bere paperean? Mutil bat delako? Nepalen emakumeari debekatzen dizkote eskubide batzuk bakarrik emakumea delako, baina jainkosa batean bihurtzen baldin bada ez da emakume bat? Zer da? Paper bat bezala, erabiltzen dituzte eta gero balio ez dutenean zakar ontzira botatzen dituzte?