Eman behar den laguntza ez da ekonomikoa, soziala baizik. Emakumeek ez daude egoera honetan arazo ekonomiko batengatik, beraz aldaketa hasteko ez da dirua behar. Behar dena gizarte aldaketa da, eta aldaketa hau lortzeko mundua jabetu behar da egoera honetaz, beraz eskatzen duguna da zure laguntza, poliki-poliki gizartea aldatu ahal izateko.