Egoera

Hilerokoa

Nepaleko emakumeak etengabe sufritzen dute, bere hilerokoak dakarren ondorioengatik.

Matxismoa

Gizarte matxista batean bizi dira eta horregatik emakumeen egoera nahiko txarra da.

Laneko arazoak

Emakumeek ez dute lan egiteko aukera handirik. Lanetan egunez eta gauez ustiatzen dituztelako edo kaleratzen dituztelako

Ikasketak

Eskolara joan daitezke, baina ohitura askoren ondorioz, emakumeak oso atzeratuta amaitzen dute ikasketetan, gizonekin alderatuta eta horregatik nahiago dute ez joatea.

Haur jainkosak

Oso txikiak direnean, aukeratzen dituzte neskak jainkosak izateko, guztiengandik isolatuz.

Osasuna

Lan-ingurune gogorrak direla eta, ezkontza goiztiarrek eta seme-alaba gehiegi izateak oso goiz, gaixotasun larria eragiten die, gauzak egitea galarazten diena adibidez.

Testigantzak

zenbait emakumeren deklarazioak

Beldurra ematen dit hilerokoa jaisteak. Ez dut lagunen gauza bera sufritu nahi, ez dut gauza txarrik nahi.

Aishwarya
Aishwarya Neskatxa txikia

Duela urtebete baino gehiago lurrikara batek nire etxea suntsitu zuen. Inork ez dit lagundu nahi eta ezin dut seme-alabekin kalean bizitzen jarraitu; azkenean, kalean bizitzeagatik hilko dira...

Nayanan
Nayanan Emakumee gaztea

Mesedez, laguntza behar dugu, emakume gazteenentzako laguntza. Emakumeak gero eta gehiago hiltzen dira gizonen erruz, eta guk ezin dugu ezer egin.

Parvati
Parvati Emakume zaharra